Jon Agirresarobe eta Pedro Miguel Urangaren gaurko hitzaldia kultur etxean izango da

Balearen Egunaren egitarauaren barruan, Jon Agirresarobe Lopetegi eta Pedro Miguel Uranga Urangak XX. mende hasierako Oriori buruzko hitzaldia eskainiko du gaur, maiatzak 12, 19:00etan. Saioa zimitorio zaharrean egitekoa zen, baina eguraldi eskasa dela-eta, kultur etxera lekualdatu da. Informazio gehiago, hemen.