Balearen Eguneko ekitaldiei lotutako oharrak

Bihar ospatuko dugu Balearen Eguna Orion, egun osoko egitarauarekin. Hori horrela, Udalak zenbait ohar plazaratu ditu. 

Hau da biharko programa:

  • 11:00 Sardina-jana eta sagardoa, Herriko Plaza.
  • 11:45 Balearen Eguneko kale-ikuskizuna: Kale Nagusiko aldapa, zimitorioa, Pilliku plaza, Bentaenea parea eta Herriko Plazako aldapa inguruan.
  • 12:30 Kanpai-hotsa: balea harrapatzera joateko deia, eta segidan, balearen ehiza Oribazar parean.
  • Ondoren, balea moilara eta emanaldi nagusia; antzerkia, dantza eta musika, eta bukaeran festa Pello eta Nikolasarekin, Orioko Txarangak girotuta Herriko Plazan.
  • 17:00 Ttipika dantza gidatuak, Herriko Plazan.
  • 19:00 Itzal erromeria, Herriko Plazan.

Bazkal-orduan, Udalaren aulkiak eta mahaiak herritarren eskura jarriko dira, mokadua egiteko. Hemen horri buruzko informazio praktikoa:

  • Mahai eta aulkiak ez dira aurrez erreserbatu behar.
  • Materiala 14:00ak aldera aterako da herriko plazara, kaioletan, eta herritarrek aukera izango dute hartzeko.
  • Erabili ondoren, aulkiak eta mahaiak txukun utzi behar dira bere lekuan, 16:45 aldera, dantza-gidatuen saioa 17:00etan hasteko.

Trafikoari dagokionez, moilako errepidea itxita egongo da goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00ak arte, eta herrigunera sartu-irtenak egiteko Txankako bidea erabili beharko da. Horrez gain, Aldez Zaharrreko Kale Nagusia ere itxita egongo da ibilgailuentzat, Goiko Kaleko haur-parkera bitarteko zatian, kale-ikuskizunak irauten duen bitartean (11:00etatik 13:30era gutxi gorabehera).