Ganbara Sormen Tailerrak erakusketa bizia egingo du ekainaren 11n, Salatxo Aretoan

Ganbara Sormen Tailerrak erakusketa bizia egingo du ekainaren 11n, ostegunarekin, Salatxo aretoan. Saioa 17:30etik 19:00etara luzatuko da, eta sarrera irekia izango da, herritar guztientzat.

Ekimenaren bidez, haur eta gazteek ikasturtean zehar egindako lanak ikusteko aukera izango da. Horrez gain, sormen-txokoa eta merienda ere izango dira, arratsaldea giro atseginean partekatzeko.

Saioa, gainera, 2026-2027 ikasturteko nobedadeak aurkezteko ere baliatuko dute, Intza Alkain aktorearen eskutik.