Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldiak egingo dituzte datozen egunetan

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako entzunaldiak eskainiko dituzte ekainean. Instrumentu, kantu eta dantzako emanaldietan, ikasturtean zehar landutakoa erakutsiko diete herritarrei, senideei eta lagunei.

Ikasleak azken asteetan buru-belarri aritu dira emanaldiak prestatzen, eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolak herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldietara.

Egitaraua:

Ekainak 12, ostirala

  • Kantuko entzunaldia, 19:30ean, Salatxo aretoan.

Ekainak 15, astelehena

  • Tronpeta eta flautako entzunaldia, 18:30ean, kultur etxean.
  • Klarinete, saxofoi eta perkusioko entzunaldia, 19:30ean, kultur etxean.

Ekainak 16, asteartea

  • Trikitixa eta pandero entzunaldia, 17:30ean, kultur etxean.
  • Pianoko entzunaldia, 19:00etan, kultur etxean.

Ekainak 17

  • Esku-soinu eta txistuko entzunaldia, 17:00etan, kultur etxean.
  • Gitarra entzunaldia, 18:30ean, kultur etxean.

Ekainak 18

  • Dantza ekitaldia, 17:00etan, Karela kiroldegian.
  • Soka taldearen entzunaldia, 19:30ean, kultur etxearen atzeko plazan.