San Pedro jaien balorazio bilera uztailaren 22an egingo da, asteazkenarekin

Festa batzordeak San Pedro jaien balorazio bilera deitu du uztailaren 22an, asteazkenarekin, 19:00etan, Kultur Etxean. Festa Batzordean eta jaien antolakuntzan parte hartu duten herritar, elkarte eta eragile guztiak daude bilerara gonbidatuta. 

Helburua izango da aurtengo jaiak elkarrekin baloratzea, ondo egindakoak jaso eta hobetu beharrekoak identifikatzeko. Horrez gain, festa-batzordearen berrantolaketari buruzko bileretan adostu bezala, San Nikolas jaietarako musika taldeen proposamenak biltzen hasiko dira bileran.