Joan den ostiralean bukatu zen, berez, euskaltegian matrikulatzeko epea; baina aste honetan izena eman daiteke oraindik, eratu diren taldek osatu arte.
Oraingoz, 60tik gora ikaslek eman du izena. Guztira, bost talde eratu dira: bi goizean eta hiru, arratsaldean. Maila hauetako taldeak dira:
- Goizez: Hasiera maila eta A2 maila
- Arratsaldez: A1-A2 maila, B1 maila eta B2-C1 maila
Horrez gain, 20 bat ikasle daude autoikaskuntzaren aukera egin dutenak.
Goizeko eta arratsaldeko taldeetan badago oraindik lekua ikasle gehiago hartzeko. Interesa dutenek jo dezatela Euskaltegira (astearte eta ostegunean, goizez; eta astelehen eta asteazkenetan, arratsaldez) edo jarri arduradunarekin harremanetan:
- orio@aek.eus
- 670 420 025 (Amaia Olazabal)