Maiatzaren 14ko Balearen Eguna dela-eta, herrira sartzeko edo herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.
Larunbat goizean Herriko Plazan eta Oria Ibaiaren inguruan balearen ehizari buruzko antzerkia egingo denez, ibilgailuen zirkulazioan honako aldaketak egingo dira:
- Goizeko 08:00etatik 14:00ak bitartean herrira sartzeko edo herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.
- 14:00etatik aurrera herrira sartzeko moilatik irekiko da bidea; herritik ateratzeko, berriz, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.
Balearen Eguna gure artean ospatzera autoz datozenei autoak honako lekuetan aparkatzea gomendatzen diegu:
- Autopista azpiko aparkalekuan.
- Ubegun poligonoan.
- Arraunetxera doan errepidean.