Orioko Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Kattalin elkarteak antolatu dute.
Bular eta ginekologiako minbiziak eragindako emakumeen elkartea da Kattalin, eta gai hori izango dute hizketagai biharko antolatu den hitzaldian.
Zehatzago esanda: gaitzaren prebentzioaz, arrazoiez eta tratamenduaz arituko dira. Autoesploraziorako pausuak ere irakatsi nahi dituzte, eta horretarako telebista eta bideoez baliatuko dira.
Horrela bada, izan gogoan:
EGUNA: irailak 16, asteartea.
ORDUA: 19:00.
LEKUA: Kultur Etxea.
HIZLARIA: Lourdes Aritziturri.