Salatxo abesbatzak Gabriel Fauré-ren Requiem-a abestuko du maiatzaren 11n, Aiztondo eta Kantuz abesbatzekin batera

Salatxo, Aiztondo (Astigarraga) eta Kantuz (Hernani) abesbatzek Gabriel Fauré konpositore frantsesaren ‘Requiem Op. 48’ obra abestuko dute Orioko elizan maiatzaren 11n, larunbatarekin, 19:30ean hasita.

Eliz musikako programa

Lau piezaz osatutako kontzertua izango da:

  • Requiem Op. 48 (organoa, bakarlariak eta abesbatzak) GABRIEL FAURÉ (1845 – 1924)
  • Cantique de Jean Racine (organoa eta abesbatzak) GABRIEL FAURÉ (1845 – 1924)
  • In paradisum (organoa) AITA DONOSTIA (1886 – 1956)
  • Pater in manus tuas (abesbatzak) CHARLES GOUNOD (1818 – 1893)

Igor Arroyok zuzentzen ditu hiru abesbatzak eta bera izango da kontzertuak ere zuzenduko dituena. Requiem-ean Jose Javier Etxeberria baritonoak eta Maddalen Pradera sopranoak egingo dituzte bakarlari-lanak eta organoa jotzen Josean Pascual arituko da.

Orioko kontzertua, bigarrena

Hiru kontzertu dira, guztira, abesbatzek antolatu dituztenak. Lehenbizikoa Hernaniko San Joan parrokian eman zuten apirilak 13an eta arrakasta handia izan zuen. Bigarrena Orioko elizako hau izango da; eta hirugarrena, azkenik, maiatzaren 25ean emango dute Donostiako Alde Zaharreko San Bizente elizan.

salatxo18