Saio informatibo bat antolatu du Udal Elkarteak 45+ INDARTZEN programari buruz

«45+Indartzen» programari buruzko saio informatiboa apirilaren 14an egingo da, asteazkenarekin, 11:00etan. Saioa online egingo da gotomeeting plataformaren bidez. Saio informatiboan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegi hau beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Laster hasiko da «45+Indartzen» ekimenaren 4. edizioa. 40 orduko prestakuntza-programa da, 45 urtetik gorako herritarrak lan-munduan txertatzeko. Programan izena emateko epea zabalik dago eta apirilaren 21ean bukatuko da.

Programaren xehetasunak

«45+Indartzen» 40 orduko prestakuntza-prozesua izango da, 4 orduko 10 saiotan banatua.

Ikastaroak bi aste iraungo d: maiatzaren 3tik 14ra. Saio guztiak goizez izango dira: 09:30etik 13:30era, Udal Elkartearen egoitzan. Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek 3 bakarkako saio jasoko dituzte.

Programan izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitza elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi duenak jo dezala Udal Elkartera, Garapen Agentziara:

  • Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia
  • Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
  • Tel. 943 890 808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus