Ahitu dira sanpedrotako herri-bazkariko txartelak

Gaur arratsaldean jarri dira salgai sanpedroetan, ekainaren 28an, egingo den herri-bazkariko sarrerak, eta berehala ahitu dira.

Herri-bazkariek gero eta jende gehiago erakartzen dute, inauterietako eta iazko sanikolasetako txartelak ere oso azkar ahitu baitziren. Goranzko fenomeno hori ikusita, eta herriko baliabideak mugatuak direla kontuan hartuta, Udalak gaia aztertuko du, aurrerantzean herritarren eskaera modu zabalagoan asebetetzen saiatzeko.