Alba Carreteroren Rioja Filarmonía taldeak kontzertua emango du igandean, San Martin baselizan

Alba Carretero Lizasok, Alba Reirísek eta Jorge Nicolás Manriquek osatzen duten Rioja Filarmonía taldeak kontzertua emango du igande honetan, maiatzak 25, San Martin baselizan, 18:00etatik aurrera.

Biolina, biolontxeloa, clavicémbaloa eskuetan hartuta, Errenazimenduko eta Barrokoko pieza esanguratsuenak interpretatuko dituzte hiru musikariek. Bakarka, binaka eta hirunaka joko dituzte abestiak, eta ikusleei, begiak itxita, emozioetara hurbiltzeko aukera emango diete, Sinfonía de los Afectos izenburudun emanaldiaren bidez.

San Martin inguruan autoak aparkatzeko lekurik ez dagoenez, emanaldira oinez hurreratzeko gonbita egin die Udalak herritarrei. Kontzertua doan izango da.