Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko lan batzuk proiektatuko dituzte Orion, Saregile Orioko Emakumeen* Etxearen programaren barruan. Emanaldia maiatzaren 22an egingo dute Saregilen, ostegunarekin, 18:00etan hasita.
Zinegoak jaialdiaren aurtengo edizioa ekainean egingo da, hain zuzen, hilaren 23tik 30era. Aldiz, Zinegoak HEDAPENA ekimenaren bidez, jaialdian eskainitako hainbat lan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrietan barrena zabaltzen dira. Orioren kasuan, Saregileren bidez egingo da emanaldia ostegun honetan.
Film labur hauek proiektatuko dira:
- ¿Dónde estás? – María Moreno Novoak zuzendutako 14 minutuko fikzioa (Euskal Herria, 2025). Jatorrizko bertsioa euskaraz eta gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz.
- Arrecife – Ángel Morales Ballestak zuzendutako 14 minutuko dokumentala (Espainia, 2024). Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz.
- Queimando por dentro (Burning Inside) – Enock Carvalhok eta Matheus Fariasek zuzendutako 16 minutuko fikzioa (Brasil, 2024) Jatorrizko bertsioa portugesez, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz.
- Three – Amie Song-ek zuzendutako 15 minutuko fikzioa (AEB, 2024) Jatorrizko bertsioa ingelesez eta txineraz, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz.
- Judoka – Ander Iriartek zuzendutako 11 minutuko fikzioa (Euskal Herria 2024) Jatorrizko bertsioa euskaraz, gaztelaniaz eta wolofez, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz.
- Azkena – Ane Inés Landeta eta Lorea Lyonsek zuzendutako 9 minutuko animaziozko dokumentala (Euskal Herria, 2024) Jatorrizko bertsioa euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz.
Filmen inguruko informazio zabalagoa eskuragai duzue hemen.