Atzo banatu zituen Udalak eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak

 

Atzo, ostirala, maiatzak 9, aurtengo eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketaren sariak banatu zituen Udalak udaletxean. Lehiaketaren 38. edizioa izan da aurtengoa. Ekitaldian parte hartu zuten, Udalaren aldetik, Iosu Lizarralde eta Jon Basurko zinegotziek, Jabier Zabaleta euskara-teknikariarekin batera. Haur eta gaztetxo sarituek liburu bana jaso zuten opari, oroitagiri batekin batera eta, horrez gain, lehiaketan saritutako lan guztiak biltzen dituen liburuaren ale bana.

Plazan egitekoa zen ekitaldia, baina, eguraldiagatik, udaletxean egin zen azkenean. Udalbatzarraren aretoa guztiz bete zen saria jaso behar zuten haur eta gaztetxoekin eta lagun eta familiakoekin.

Lan sarituen liburua eskura kultur etxean

38. edizio honetako lan sarituak biltzen dituen liburua kultur etxean eta udaletxean eskuratu daiteke, doan, astelehenetik aurrera. 88 orrialde ditu eta, guztira, Orioko haurrek egindako 60 lan biltzen ditu: olerkiak, ipuinak eta marrazkiak. Azaleko marrazkia Alen Redondo Brittek egin du.

Liburuaren hitzaurrea Joxe Mari Unanuek idatzi du. Joxe Mari oriotarra da eta literatur arloko zenbait sari irabazi ditu dagoeneko, herrian eta kanpoan.

Sarituen zerrenda

Hauek dira aurtengo literatur eta marrazki-lehiaketan saria jaso duten haur eta gaztetxoak:

LH3

OLERKIAK

  • Arbasoak. Asiza Mohamed Andala Ali Abdelmalec
  • Amazonia. Ibai De Jesus Da Silva

IPUINAK

  • Txispitako erregina. Mateo Makazaga Sanchez
  • Altxorra. Martin Olaskoaga Miralles

MARRAZKIAK

  • Iare Despaigne Ondarra
  • Amaia Ibarbia Lete
  • Mateo Makazaga Sanchez
  • Martin Olaskoaga Miralles

LH4

IPUINAK

  • Irati eta Itsaso. Nere Custodio Beldarrain
  • Xapuren ibilbidea. Anuska San Sebastian Vitoria

MARRAZKIAK

  • Selina Chen
  • Malen Etxabe Elustondo
  • Naima Garmendia Uranga
  • Izar Llona Rementeria

LH5

OLERKIAK

  • Zure atzetik nabil. Kilian Etxeberria Iribar
  • Ezin dut ulertu. Mikel Etxeberria Iribar

IPUINAK

  • Erre zituzten sorginak. Lur Aranzabal Padrones
  • Bideaz gozatuz. Bidarte Iglesias Landa

MARRAZKIAK

  • Alen Redondo Britt, azaleko marrazkia
  • Lur Aranzabal Padrones
  • Aimar Elgorriaga Agirre
  • Ian Izagirre Gomez
  • Unax Perez Uriarte

LH6

OLERKIAK

  • Ostadarra. Maialen Rivas Tamayo
  • Urtaroak. Jare Zinkunegi Gozategi

IPUINAK

  • Maddi eta bere amona. Eñaut Amenabar Solabarrieta
  • Zer gertatzen ari da? Naia Muruamendiaraz Lopetegi

MARRAZKIAK

  • Karen Aranzasti Iturbe
  • Maria Ikutza Arriola
  • Maddi Iribar Fernandez
  • Uxue Olasagasti Aranberri

DBH1

OLERKIAK

  • Familia. Oihan Lertxundi Okariz
  • Gurasoak. Iraia Garro Oliden

IPUINAK

  • Ondo nago. Izar Millares Esnal
  • Olentzero garai berri batean. June Huegun Lizaso

MARRAZKIAK

  • Garbiñe Aramendi Fernandez
  • Mariana Hernandez Alarcon
  • Jare Miner Arruti
  • Alba Padrones Mancha

DBH2

OLERKIAK

  • Herria osatuz. Malen Gurrutxaga Lete
  • Birramona galtzearen mina. Maren Manterola Gaztañazpi

IPUINAK

  • Neskameak. Iare Garagartza Ormaetxea
  • Diseinatzen zituzten eraikinak bezain sendoak. Sofia Tudorache

MARRAZKIAK

  • Oinatz Berasaluze Trillo
  • Irati Bozzo Alegre
  • Irati Sarasketa Ujvari
  • Adei Uranga Camino

DBH3

OLERKIAK

  • Errealitatea. Shua Aranzasti Iturbe
  • Isiltasunaren garrasiak. Maddi Erguin Munioitz

IPUINA

  • Urrezko iturria. Julene Iturrioz Muriana
  • Pipipi-pipipi. Julen Lekuona Campos

MARRAZKIAK

  • June Duran Esnal
  • Xabat Loidi Etxabe
  • Iraia Peña Fernandez
  • Luken San Jose Tamayo

DBH4

OLERKIAK

  • Balantza. Martxel Uribarri Mantzisidor

IPUINAK

  • Apokalipsia. Irena Maciejewski Torres
  • Ihesaldia. June Makazaga

MARRAZKIAK

  • Muhammad Toqeer Akhtar Ghazala
  • Tomas Irazoki Bertelink