Azaroan argitaratu ziren Muntoko babes ofizialeko 46 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, eta orain esleipendunen zerrenda eta itxaron-zerrenda kaleratu ditu Etxebidek. Bi zerrendak lotura honetan kontsultatu daitezke.
Errekurtsoak aurkezteko epea: 2025eko ekainaren 6ra arte.
- Aurrez aurre: Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuan: Andia Kalea 13, beheko solairua – 20004 Donostia, aurrez hitzordua eskatuta.
- Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Andia Kalea 13, 6. – 20004 Donostia