Biharko DanbolinFest jaialdia frontoian egingo da

Bihar larunbata, maiatzak 10, egingo da DanbolinFest jaialdia eta, eguraldiaren iragarpena ikusita, antolatzaileek erabaki dute eguneko ekitaldi guztiak frontoian egitea. Horrela, parte-hartzaileak eta ikusleak babestuago egongo dira.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako arduradunek herritarrei dei egiten diete, eguraldia kaskarra izan arren, animatu eta festaz gozatu dezaten!