Balearen Astea antolatu du Arkupek, herriko kontsumoa sustatzeko

Arkupeko Orioko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Balearen Astea jarri du martxan maiatzaren 11tik 15era. Egunotan herriko establezimenduetan erosketak egiten dituzten herritarrek, Balearen Eguneko zapiak, txapak eta banderolak jasoko dituzte, baita zozketan parte hartzeko txartelak ere. Zozketa ostiralean egingo da, maiatzak 15, Herriko Plazan, eta herriko saltokietan gastatzeko 50 euroko sei bono zozkatuko dira.

Zozketa ez ezik, ostiral arratsaldean Zapotxinen ikuskizuna ere antolatuko du Arkupek, haur eta gaztetxoentzat. Baratxuri zoparen sekretua izeneko emanaldia Herriko Plazan izango da, 17:00etatik aurrera, doan.