Kantu-afari herrikoirako eta Benito Lertxundirekin solasaldirako sarrerak salgai jarriko dira asteazkenean

Balearen Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan, kantu-afari herrikoia eta Benito Lertxundirekin solasaldia egingo dira datorren astean, besteak beste. Ekitaldi horietarako sarrerak eta gonbitak datozen asteazkenean jarriko dira salgai, apirilaren 29an, turismo-bulegoan.

Kantu-afari herrikoia

Balearen Eguneko egitarauaren barruan, kantu-afari herrikoia antolatu du Udalak lehen aldiz, herritar talde batekin elkarlanean. Maiatzaren 8an izango da, ostiralarekin, 20:00etan Herriko Plazan. Herritarrak mahaiaren bueltan elkartu eta giro herrikoian kantuan aritzeko aukera izango da.

Kantu-afarirako txartelak asteazkenean jarriko dira eskuragarri, apirilaren 29an, 17:00etatik aurrera, turismo-bulegoan. Hiru menu izango dira aukeran:

  • 1. nenua: entsalada mistoa eta baserriko oilaskoa parrillan. Pasteltxo-dastaketa, ogia, kafea eta edariak. 18 euro.
  • 2. menua: entsalada mistoa, barazki menestra eta lasaña. Postrea, ogia, kafea eta edariak. 18 euro.
  • Haurren menua: Iberikoak, urdaiazpiko kroketak eta baserriko oilaskoa parrillan, patatekin. Izozkia, ogia eta edariak. 12 euro.

Pertsona bakoitzak gehienez lau txartel erosi ahal izango ditu.

Benito Lertxundirekin solasaldia

Hurrengo egunean, maiatzaren 7an, ostegunarekin, Benito Lertxundirekin solasaldia egingo da Arraunetxean, 19:00etan, Ibon Gaztañazpik gidatuta. Saioak aukera emango du Orioko musikariaren ibilbide artistikoaz, haren obraren arrastoaz eta herriarekin duen loturaz solasean aritzeko.

Solasaldirako gonbitak ere etzi jarriko dira eskuragarri, asteazkenarekin, 17:00etatik aurrera, turismo-bulegoan. Herritar bakoitzak doako 2 gonbidapen hartu ahalko ditu gehienez.

Gainera, herritarrek aukera izango dute han hitza hartzeaz gain, solasaldirako galderak aurrez bidaltzeko, galdetegi honen bidez. Epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik.