Orioko Udalak joan zen astean jakinarazi zuenez, frontoia eraisteko lanak abian dira. Datozen egunetan makina gehiago ekarriko dituzte eremura, eta horrek trafikoan mozketa puntualak eragingo ditu datozen egunetan, nagusiki, apirilaren 30ean eta maiatzaren 8an.
Horrez gain, maiatza hasieran egingo dituzte Eusko Gudari kaleko 42. zenbakidun eraikina eraisteko lanak, eta hainbat egunez trafikoan aldaketak eta errepide mozketak izango dira inguru horretan. Gainera, alde zaharreko bizilagunek ezingo dute Pelotari kalerantz jaitsi, eta Antxiola kalea (N-634 errepiderantz) edo San Martin bidea erabili beharko dituzte herrigunera jaitsi edo bertatik irteteko.
Udaltzainak arduratuko dira ibilgailuen joan-etorria bideratzeaz. Barkatu eragozpenak.
