Ekainaren 15ean ireki ziren hondartzako kabinak, hondartza denboraldiarekin batera. Udako hilabeteetan aulkiak, eguzkitako aterkiak, paipoak, etzaulkiak eta surf-taulak uzteko takilla eskaintzen du zerbitzuak. Lehenengo egunean, ordu gutxiren buruan, agortu ziren plaza guztiak, eta herritar asko zerbitzurik gabe geratu zirela ikusita, apal berri bat jarri du Udalak.
Zozketa bidez banatuko dira plazak, eta turismo-bulegoan eman beharko da izena gaurtik igandera bitartean, hau da, uztailaren 12ra arte. Hiru bide daude horretarako:
- 943 83 55 65 telefonoan
- infoturismoa@orio.eus helbidean
- Bulegoan bertan
Interesa duten herritarrek izen-abizenak, telefonoa eta e-posta zehaztu beharko dituzte, eta guztien artean zozketa egingo da astelehenean, hurrenkera ezartzeko. Plaza libreak banatu ostean lekua geratuko balitz, aulki gehiago utzi ahal izango dira.
Erabiltzaile bakoitzak, gehienez, bi gauza utzi ahal izango ditu.
