Kaia kaleko edukiontziak anbulatorio parera eramango dira ekainaren 1etik aurrera

Eusko Jaurlaritzaren Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak apirilean hasi zituen Orioko moila indartzeko lanak, eta datorren astelehenean, ekainak 1, piloteak jartzen hasiko dira, egitura sendotzeko. Ondorioz, moilako errepidearen erraietako bat itxita egongo da ibilgailuentzat, eta ezingo da bide hori erabili herrigunetik irteteko. Aurreikuspenen arabera, itxialdiak hiru asteko iraupena izango du, ekainaren 21era arte.

Trafiko-aldaketak zabor-bilketan ere izango du eragina, izan ere, zabor-kamioiak ezingo du Kaia kaleko zaborgunea bildu eta bertan itzulia egin. Hori dela eta, Kaia kaleko edukiontziak anbulatorio parera mugituko dira lanek irauten duten bitartean. 

Barkatu eragozpenak.