Klasikoa 2026 txirrindularitza-proba abuztuaren 1ean pasatuko da Oriotik

Donostian hasi eta amaitzen den Klasikoa txirrindularitza-probaren aurtengo edizioa abuztuaren 1an jokatuko da, larunbatarekin. Txirrindulariak Usurbildik Zarautz aldera egingo dute ibilbidea, eta ondorioz, N-634 errepidea ibilgailuentzat itxita egongo da tarte batean.

Aurreikuspenen arabera, kirolariak 11:40 inguruan iritsiko dira Oriora, eta N-634 errepidea trafikoarentzat moztuta egongo da ordubete lehenagotik, gutxi gorabehera, lasterketa pasatu arte, Orio eta Zarautz artean. Tarte horretan, Zarautz aldera joan nahi duten ibilgailuek autopista erabili beharko dute, Donostia aldera irten eta Aritzetan norabidea aldatuta. Barkatu eragozpenak.