Kirol inklusiboa sustatzea eta gizarteratzea helburu duen IMAS erakundeak Mixed Ability izeneko nazioarteko errugbi-txapelketa antolatu zuen 2015ean. Lehen edizio hura Bradforden (Erresuma Batua) jokatu zen, eta ordutik, beste lau ekitaldi egin dituzte (2017koa, Gasteizen). Aurtengoa, aldiz, Iruñean jokatzen ari dira ekainaren 22tik 27ra, eta 13 herrialdetako 1200 kirolarik baino gehiagok parte hartuko dute.
Errugbiaz gain, hitzaldiak, tailerrak eta beste zenbait kirol-proba ere egingo dituzte egunotan. Eta nazioarteko bigarren estropada, hain zuzen, Orion jokatuko dute, ostegun honetan, ekainak 26.
Proba 16:15ean hasiko da, errioan, eta 1000 eta 500 metroko distantziak egingo dituzte kirolariek, 2, 4 eta 8 laguneko taldetan. Tartean izango dira Orioko Berdin-Berdinak taldeko kirolariak ere. Informazio gehiago, txapelketaren webgunean.