San Pedro festak direla-eta, Herriko Plaza parea itxita egongo da autoentzat ostiral honetatik aurrera, ekainak 27. Errepidea 18:00etan itxiko da, eta astelehenean ireki, ekainaren 30ean, 20:30ean, festa programari amaiera eman eta gero.
Hala ere, festetan goizero zabalduko da plaza pareko errepidea ibilgailuentzat, bi norantzatan, ordutegi hauen barruan:
- Ekainaren 28an, larunbatarekin: 08:00etatik 10:30era.
- Ekainaren 29an, igandearekin: 08:00etatik 11:30era.
- Ekainaren 30ean, astelehenarekin: 08:00etatik 11:30era.
Ekainaren 29an, txirrindularitza-proba
Horrez gain, ekainaren 29an, igandearekin, Donostiako Memorial Onditz triatloia pasatuko da herritik. Usurbil aldetik etorriko dira txirrindulariak, N634 errepidetik, eta Igeldorako bidea hartuko dute Txankatik barrena. Ondorioz, Txankako aldapa eta Benta bidea itxita egongo dira 10:00etatik 11:30era (ezingo da autopistako sarrera/irteera erabili).
Tarte horretan, herrira sartu edo herritik irten nahi duten ibilgailuek, aukera hauek izango dituzte:
- Herrigunera sartzeko: Txistulari kaletik (ibilgailuen gehienezko luzeera, 8 metro).
- Herrigunetik ateratzeko:
- 2’40 metro baino txikiagoak diren ibilgailuak, Ibai Ondo pasealekutik.
- 2’40 metro baino altuagoak diren ibilgailuak, Iturbide kaletik.
Eta ondoren, Zarautz/Aia aldera jo beharko dute, autopisatako sarrera/irteera eta N634 errepidea Usurbil aldera itxita egongo direlako.

Une jakinetan trafikoa etengo da
Festetako hainbat ekitaldietan (txaranga, erraldoiak, Arrantzale Eguneko kalejira, bizikleta igoera…) trafikoa puntualki geldituko da, udaltzain eta ekitaldietako antolatzaileen bitartez bideratzeko.