Orioko Udalak bat egingo du asteburuan Zarautzen izan zen eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzearekin

Larunbatetik iganderako goizaldean eraso homofobo bat izan zen Zarauzko taberna batean, eta Ertzaintzak ikerketa zabalik du. Erasoa salatzeko eta erasoa jasan zuenari babesa eta elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea deitu du Orioko LGTBIQ+ taldeak eta Urola Kostako Gazte Feministek martxoaren 16an, larunbatarekin, eta Orioko Udalak bat egingo du ekitaldiarekin.

Orioko LGTBIQ+ taldeak komunikatua kaleratu du sare sozialetan; hemen irakurri dezakezu.

Orioko Udalak ere sendo gaitzetsi nahi du erasoa, eta biktimari elkartasuna adierazi. Horrelako erasoek ez dute tokirik gure herrian eta, guztion artean, lanean jarraituko dugu Orio diskriminaziorik gabeko herria izan dadin.