Osteguneko azoka tokiz mugituko da datozen bi asteetan, San Pedro festetako barrakei lekua egiteko

San Pedro festak direla-eta, hurrengo bi asteetan barrakak izango dira herrian. Ohiko lekuan jarriko dira, Ikastola aurreko plazan, eta egunotan hasi dira instalatzen.

Hori dela eta, osteguneko azoka lekuz aldatuko da datozen bi asteetan, eta kiroldegiaren eta Arantzazuko Andra Mariko etxeen artean jarriko da, ohiko ordutegian. Barkatu eragozpenak.