Zabalik da Danbolin Musika eta Dantza Eskolan matrikulatzeko epea

Ekainaren 23an, astelehenarekin, ireki zen epea Danbolin Musika eta Dantza Eskolan matrikulatzeko, 2025-2026 ikasturtean:

  • Ekainaren 23 eta 24ean: Dagoeneko ikasle direnek izena eman dezakete.
  • Ekainaren 25tik uztailaren 2ra: Dagoeneko ikasle direnek eta ikasle berriek eman dezakete izena, betiere, plaza libreak baldin badaude eta matrikulazio-ordenan.
  • Irailaren 1etik 9ra: Dagoeneko ikasle direnek eta ikasle berriek eman dezakete izena, betiere, plaza libreak baldin badaude eta matrikulazio ordenan.

Ikasketak

Ikasturtea irailaren 11n hasiko da, ostegunarekin, eta hau da eskaintza:

1. maila (4, 5, 6 eta 7 urtekoak)

  • Musika eta mugimendua.
  • Instrumentuak (7 urtekoak): txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa.

2. eta 3. maila (8 urtetik aurrera)

  • Musika-mintzaira (2. maila).
  • Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
  • Euskal dantza.

Informazio gehiago

Musika-eskolari buruzko informazioa (ordutegiak, prezioak, egutegia…) ikusteko aukera dago hemen.

Matrikulazioa

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Danbolin Musika eta Dantza Eskolara (Iturbide kalea, 18.), deitu 943 833 727 telefonoa edo idatzi danbolin@orio.com helbidera.