Sanpedrotako herri-bazkariko txartelak bihartik aurrera eskuragarri, turismo-bulegoan

Gero eta gutxiago falta da aurtengo San Pedro festetarako. Aurten, ekainaren 28a, Arrantzale eta Harrotasunaren Eguna izango da, eta egun horretako egitarauaren barruan, herri-bazkaria egingo da Herriko Plazan. Bazkaritarako txartelak bihar, ekainak 5, osteguna, jarriko dira salgai turismo-bulegoan, 16:00etatik aurrera.

Hiru menu desberdin izango dira aukeran:

  • Lehen menua: Entsalada mistoa, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskiak parrilan eta Eceizako pasteltxoak. Ogia, kafea eta edaria. 21 euro.
  • Bigarren menua: Entsalada mistoa, barazki menestra, lasagna beganoa eta fruta. Ogia, kafea eta edaria. 21 euro.
  • Hirugarren menua (haurrak): Iberikoak, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrilan patatekin eta helatua. Ogia eta edaria.  14 euro.

Pertsonako bost txartel erosteko aukera izango da gehienez.

Eguraldi oso txarra egingo balu, herri-bazkaria frontoian egingo da.