Uztailaren 30ean izango da Antillako Reggae Fest jaialdia

Udalak eta Mola-Mola tabernak elkarlanean antolatu dute Antilla Reggae Fest jaialdia uztailaren 30ean, larunbatarekin. Hondartzan izango da eta talde hauek joko dute: Grompy Style Band, Eira, King Konsul, Revolutionary Brothers eta Charlie Mondadientes.

Ekainean aurkeztutako udako kultur programan, Revolutionary Brothers taldearen kontzertua iragarri zuen Udalak uztailaren 30erako. Ekimena forma hartzen joan da pixkanaka, eta bikote donostiarrari beste lau talde batu zaizkio, eta, guztien artean, reggae estiloko musika-jaialdia osatu dute.

Jaialdia doan izango da. 17:00etan hasiko da eta 22:00ak arte iraungo du. Bost ordu horietan, beraz, bakarlari zein taldeen reggae doinuek hartuko dute hondartza ingurua.