Orioko Udalak eginkizun askotarako kanpineko langile-guarda bat kontratatzeko deialdia kaleratu du. Kontratazio epea maiatzaren 9tik azaroaren 10era artekoa izango da, lanaldi osoan, txandaka. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek maiatzaren 5era arte izango dute aukera izena emateko.
Eskaintzaren kodea 162025004500 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.
Izena emateko betekizunen artean daude, B gidabaimena izatea eta euskarazko 2. hizkuntza eskakizuna izatea.