AACk 2015eko irailean egin zuen Orioko Udalarentzako txosten hau: Orioko udalerriko HAPOren ingurumen-zarataren azterketa eta Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretua betetzea: eragindako zarataren eta biztanleriaren mapak.
Bertan zera proposatzen da: kalitate akustikoko helburu aplikagarriak gainditzen dituzten eremuak babes akustiko bereziko eremu izendatzea. ZPAE izendatzeko, zarata-fokuak eta horien ekarpen akustikoa identifikatu behar dira, eta dagozkien Zonako Planak definitu.
Dokumentu honen xedea, beraz, Babes Akustiko Bereziko Eremuak proposatzea da, 213/2012 Dekretuaren 45. artikulua beteko duen Zonako Plan bat definitzeko.