2025eko apirilaren 29ko udalbatzarrean onartu zen ordenantza honen xedea da Orioko Udalak Hondartza eremuan autopista azpian duen AKGuneen erabilera arautzea.
Jendaurreko espedienteak
Momentuan ez dago jendaurrean espedienterik irekita.
AACk 2015eko irailean egin zuen Orioko Udalarentzako txosten hau: Orioko udalerriko HAPOren ingurumen-zarataren azterketa eta Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretua betetzea: eragindako zarataren eta biztanleriaren mapak.
Bertan zera proposatzen da: kalitate akustikoko helburu aplikagarriak gainditzen dituzten eremuak babes akustiko bereziko eremu izendatzea. ZPAE izendatzeko, zarata-fokuak eta horien ekarpen akustikoa identifikatu behar dira, eta dagozkien Zonako Planak definitu.
Dokumentu honen xedea, beraz, Babes Akustiko Bereziko Eremuak proposatzea da, 213/2012 Dekretuaren 45. artikulua beteko duen Zonako Plan bat definitzeko.
Ordenantza honen helburua, Plan Orokorraren berrikusketaren baitan eginiko diagnosi eta azterketetan oinarrituta, etxebizitzarako diren partzela eta eraikuntzetan jarri daitezkeen edozein motako erabilera turistikoak* debekatzea.
Herria jakinaren gainean jartzen da interesatuek 30 laneguneko epean beren erreklamazio eta oharrak egin ditzaten Udalaren aurrean, iragarki hau Gipuzko ko ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita.
Ordenantza honen xedea da Orioko udalerrian dauden etxebizitzetarako irisgarritasuna sustatzea.
Irisgarritasunaren arloan indarrean dagoen legeriak, aldi berean, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunerako eskubidea berresten du eta haien desabantailak eta zailtasunak prebenitzeko eta konpentsatzeko ekintza positiboko neurrien premia onartzen du. Aldi berean, botere publikoak eta, oro har, gizartea premiatzen ditu erabaki egokiak hartzera, besteak beste, irisgarritasuna modu eraginkor eta errealean ahalbidetzeko eta bermatzeko zentzu zabalean (hiri-ingurunea, espazio publikoak eta eraikinak barne).
Kontsultatu hemen ordenantzaren testua, PDF formatuan:
Etxebizitzetarako irisgarritasuna sustatzeko udal-ordenantza (PDF)
Orioko Udalak 2022ko abenduaren 22ko udalbatzarrean eman zion lehen onarpena Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari, eta orain jendaurren dago herritarrek oharrak eta alegazioak aurkezteko.
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra osatzen duten dokumentuak, euskaraz
- Antolamenduaren memoria (PDF)
- Antolamenduaren memoriaren eranskinak (PDF)
- Estandarrak justifikatzeko memoria (PDF)
- Ingurumen-azterketa (PDF)
- Planoak (PDF)
- Generoari buruzko ebaluazioa (PDF)
- Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (PDF)
- Arau Urbanistiko Orokorrak (PDF)
- Arau Partikularrak (PDF)
- Katalogoa (PDF)
- Bideragarritasun ekonomikoaren azterketa (PDF)
- Jasangarritasun ekonomikoaren azterketa (PDF)
- Jarduketa-programa (PDF)
- Egikaritze-laburpena (PDF)
- Egikaritze-laburpenaren planoak (PDF)
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra osatzen duten dokumentuak, gaztelaniaz
- Antolamenduaren memoria (PDF)
- Estandarrak justifikatzeko memoria (PDF)
- Ingurumen-azterketa (PDF)
- Planoak (PDF)
- Generoari buruzko ebaluazioa (PDF)
- Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (PDF)
- Arau Urbanistiko Orokorrak (PDF)
- Arau Partikularrak (PDF)
- Katalogoa (PDF)
- Azterketa ekonomikoa (PDF)
- Egikaritze-laburpena (PDF)
Planoak
- Kokapena
- Udalerriaren mugaketa
- Eremu urbanistikoaren mugaketa
- Lur ez urbanizagarria
- Hiri-lurra
- Sestra azpikoa
- Lurzoruaren sailkapena (udalerria)
- Zonifikazio xehatua
- Zonifikazio xehatua (sestra azpikoa)
- Kategorizazioa
- Ur-azpiegitura
- Saneamendu-azpiegitura
- Azpiegitura elektrikoa
- Argiteria publikoaren azpiegitura
- Gas-azpiegitura
- Komunikazio-azpiegitura
- Gainjarritako baldintzatzaileak
- Eremu akustikoak + kutsatuak
- Katalogoa
- Bide-sarea
- Bidegorriak
- Etxabeetako etxebizitzak jartzeko baldintzak
- Bizitokirako partzelak, kanpoan geratzen direnak
- Exekuzio-baldintzak
Jendaurreko aurkezpena
Azken hamarraldi honetan gero eta jende gehiago aritzen da surfean, batez ere udako denboraldian. Hori dela eta, kirol-modalitate hau aukera ekonomiko nahiz turistikoa bilakatu da eta, horretxegatik, Orioko hondartzan surf-ikastaroak bideratzen dituen sektorea arautzeko premia ikusi du Udalak.
Hemen kontsultatu dezakezu araudi honen testua:
Orioko Udalak 2022ko urtarrilaren 25ean argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ondoko ordenantza honen lehen onarpenaren iragarkia: Orioko aparkalekuak erregulatzeko udal-ordenantza.
Hemen kontsultatu dezakezu udal-ordenantza honen testua:
Orioko Udalak 2021eko abenduaren 15ean argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ondoko ordenantza honen lehen onarpenaren iragarkia: Pertsonen eta ibilgailuen zirkulazioaren eta bide urbanoen erabileraren alderdi batzuk arautzen dituen udal-ordenantza.
Hemen kontsultatu dezakezu udal-ordenantza honen testua:
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen udal-araudiari 2021eko apirilaren 29an eman zion lehen onarpena udalbatzarrak. Lehen onarpenaren iragarkia 2021eko maiatzaren 12an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta, beraz, espedientea jendaurrean egongo da, 30 lanegunez, 2021eko maiatzaren 13tik ekainaren 23ra bitartean.
Udal-araudiaren testua hemen kontsultatu daiteke:
Hauek dira espediente honi buruz kontsultatu ditzakezun agiriak:
Udalak lehen onarpena eman dio Orioko baratze-parkea adjudikatzeko eta kudeatzeko udal-araudi erregulatzaileari eta hemen kontsultatu daiteke PDF formatuan:
