60 ikasletik gora izango dira aurten ere euskaltegian

Joan den ostiralean bukatu zen, berez, euskaltegian matrikulatzeko epea; baina aste honetan izena eman daiteke oraindik, eratu diren taldek osatu arte.

Oraingoz, 60tik gora ikaslek eman du izena. Guztira, bost talde eratu dira: bi goizean eta hiru, arratsaldean. Maila hauetako taldeak dira:

  • Goizez: Hasiera maila eta A2 maila
  • Arratsaldez: A1-A2 maila, B1 maila eta B2-C1 maila

Horrez gain, 20 bat ikasle daude autoikaskuntzaren aukera egin dutenak.

Goizeko eta arratsaldeko taldeetan badago oraindik lekua ikasle gehiago hartzeko. Interesa dutenek jo dezatela Euskaltegira (astearte eta ostegunean, goizez; eta astelehen eta asteazkenetan, arratsaldez) edo jarri arduradunarekin harremanetan: