Artisautza-azoka egingo da Herriko Plazan igandean, maiatzak 5

Aurtengo artisautza-azoka datorren igandean egingo da, maiatzaren 5ean. Goizez izango da zabalik, 10:30etik 14:30era, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dira: bitxiak, senda-belarrak, eztia, zeramika, zurezko tailak, arropak, euskal produktuak, xaboiak, ukenduak, gozogintzako produktuak…

Aurtengoa azokaren 26. edizioa izango da.

Postu guztiak Herriko Plazan jarriko dira.