Datorren irailaren 24an, asteazkenarekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.
Izena emateko epea urriaren 1etik 10era, biak barne
Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urriaren 1ean zabalduko da eta irekita egongo da urriaren 10a arte.
Orain matrikulatuko diren haurrak abenduan, urtarrilean edo asteartean hasiko dira haurreskolan.
Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.
Urriaren 8tik 26ra bitartean jaiotzen diren haurrek urriaren 29a arteko epea izango dute; eta urriaren 26tik azaroaren 8ra bitartean jaiotakoak, berriz, azaroaren 15a arte matrikulatu ahal izango dira.
Plaza hutsak
Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.
Informazio gehiago
Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 8:30-11:00, eta arratsaldez, 13:00-16:00. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.