HAURRESKOLAKO GELA BERRIEN INAUGURAZIOA

Bihar, asteazkena, eguerdiko ordu batean izango da inaugurazio-ekitaldia.

Maria Maestra Haurreskolak joan den astean zabaldu zituen ateak, abuztuan zehar handitze-lanetan jardun ondoren.

Egindako lanak aurkeztuz, inaugurazio-ekitaldia egin nahi da aste honetan, eta orduan Maria Maestraren koadroa jarriko da bertan.

Beraz, gonbita egina dago:

Eguna: irailak 10, asteazkena.

Ordua: 13:00.