Haurreskolan matrikula egiteko epea maiatzaren 19an irekiko da

Maria Maestra haurreskolan matrikula egiteko epea zabalduko da maiatzaren 19an, 2008-2009 ikasturtean bertan izango diren haurrentzat.

Matrikula egiteko epea bi astekoa izango da, maiatzaren 19tik 30era; eta horretarako ordutegia honako hauxe izango da: goizean, 9:30etik 11:00etara, eta arratsaldean, 16:00etatik 17:30era.

Haurreskolan bertan esango zaie interesatuei zer eraman behar den matrikula gauzatzeko. Hauxe da bertako telefonoa: 943 890625 eta hauxe, e-maila: mariamaestra.orio@haurreskolak.net

Eskola handitzeko lanak bide onetik doaz eta irailaren hasieratik haurreskolak orain baino bi gela gehiago izango ditu, denetara bost.