Hemen dira San Nikolas jaiak!

Aurtengo San Nikolas jaiak abenduaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dira, astelehenetik ostegunera, eta, horrez gain, herriko ostalariek beste festa-egun bat antolatu dute abenduaren 10ean, larunbatarekin.

Hau da 2016ko San Nikolas jaien programa:

SAN NIKOLAS 2016

Abenduak 5, astelehena. SAN NIKOLAS BEZPERA

  • 19:00 Pello Eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin batera.
  • 19:00 Frontenis txapelketako finalak frontoian.
  • 20:00 Festen hasierako txupinazoa, Orioko Caritasen eskutik, Pello eta Nikolasa, Danbolin musika eskola eta Harribil dantza taldearekin.
  • 23:00 KTA kultur tailerreko musika taldeen eta DJen musika kontzertua Herriko Plazan. Taldeak: Ibai Marin eta Why Not. DJak: Iker Gurrutxaga, Illarra eta Mikel Manterola.

Abenduak 6, asteartea. SAN NIKOLAS EGUNA

  • 11:00 Meza Salatxok kantatua
  • 11:00 ‘Bertsoharitza’ haurrentzako emankizuna kultur etxean Ibai Esoainen eskutik.
  • 12:00 Salatxo kalez kale
  • 12:00 Gure Esku Dago taldeak antolatutako haurrentzako tailerra eta material salmenta Herriko Plazan.
  • 12.30 Dantzari txikien txapelketa Harribilek antolatuta
  • 14:00 Babarrun jana Karelan. Bazkalondoan erromeria Julen eta Iñakirekin.
  • 17:00 Pala eta esku pilota partidak frontoian.
  • 18:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin batera eta herriko txarangaren konpainian.
  • 19:00 – 21:00 Aiko dantza taldearen emankizuna Herriko Plazan. Dantza parte-hartzailea.
  • 22:30 Bertso saioa Karelan. Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Iñaki Gurrutxaga. Gai-jartzailea: Unai Manterola.
  • 00:30 Ochi di farfalla Herriko Plazan.
  • 01:30 Garilak 26

Abenduak 7, asteazkena. San Nikolas bigarrena, KUADRILLEN EGUNA

  • 10:30 Ttuntturroak herriko kaleetan.
  • 10:30-13:00 jubilatuen hamaiketakoa Zaharren babeslekuan.
  • 12:00 Herri kirol emanaldia plazan.
  • 12.00 Igandea txaranga poteo garaian eta herriko trikitilariak.
  • 14:00 Kuadrillen arteko bazkaria frontoian. Edaria Udalak jarriko du.
  • 16:00 Amona Joxepa umeentzako antzerkia Herriko Plazan.
  • 18:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin batera.
  • 18:00 Orkestra Elektrotxaranga herriko kaleetan, frontoitik abiatuta.
  • 23:00 Egan musika taldea Herriko Plazan.

Abenduak 8, osteguna San Nikolas hirugarrena. UMEEN EGUNA

  • 06:00 Gaupaseroen argazkia Oa kaleko eskaileretan.
  • 09:00 3×3 saskibaloi txapelketa Karela kiroldegian. Izen-ematea abenduaren 5 arte zast.es webgunean edo Karelan.
  • 11:00 Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute udalbatzarrean. Aurten jaiotako oriotarrei ongietorria egingo zaie udalbatzarrean.
  • 11:00 Bide heziketako argazki erakusketa eta parte-hartzaileen artean kasko baten zozketa.
  • 11:30 Puzgarriak frontoian.
  • 12:30 Otxotea herriko kaleetan barrena.
  • 12:30 Dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean 16 urtetik beherako gaztetxoentzat. Izen-ematea bertan.
  • 12:00 Taloak Esperientziaren Eskolaren eskutik eta sagardoa Herriko Plazan.
  • 12:30 Tio Teroren Semeak dantza ikuskizuna Herriko Plazan.
  • 15:00 3×3 saskibaloi txapelketa Karela kiroldegian. Izen-ematea abenduaren 5 arte zast.es web orrian edo Karelan.
  • 17:00 Helduen arteko dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean. Izen-ematea bertan.
  • 17:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin batera.
  • 18:00 DJ Porrue
  • 20:00 Trikidantz musika taldea plazan.
  • 23:00 Trikidantz musika taldea plazan.

OHARRAK

  • Erraldoi eta buruhandien ibilbidea honako hau izango da: kultur etxetik atera, Sarasuanean Arrantzale kalea hartu, bertatik ikastola aurreko plazara eta handik Herriko Plazara.
  • Etxean buruhandiak dituzten bai ume eta helduak kalejiran ateratzera animatzen zaituztegu herriko erraldoi eta buruhandiekin batera.

FESTEZ KANPO

Abenduak 10, larunbata. Orioko ostalariek antolatutako egitaraua

  • 11:00 Ume jolasak plazan.
  • 12:00 Trikipoteoa Gari eta Iñaki eta Unai Mendizabal eta Mikel Artola trikitilariekin.
  • 12:30 Txotx eta txorizo egosi pintxoak Herriko Plazan euskal parrilaren eskutik.
  • 17:30 Txokolate-jana plazan.
  • 18:00 Txistulariak eta buruhandiak kalejiran.
  • 19:30 Batukada kalez kale.
  • 23:00 Fan & Go taldearen kontzertua plazan.