URKOME Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da. Irabazi asmorik gabeko erakundea da eta eskualdeko 11 udal eta eskualdeko nekazaritzako elkarteek osatzen dute.
Eskualdeko herri txiki eta landa auzoak suspertzera bideratutako ekintzak antolatzen ditu eta horietako bat dira URKOME SARIAK, aurten 5. ediziora iritsi direnak. URKOME SARIAK bi urtetik behin ematen dira.
Proposamenak aurkezteko epea urriaren 1etik 31ra bitartekoa da.
Sei sari, ekimen berritzaileak bultzatzeko
Sari hauen helburuak hauek dira:
- Urola kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea.
- Landa eremuan egun dauden enpresen motibazioa areagotzea innobazioa edo berrikuntzetara.
- Landa eremuan dauden enpresekiko Sentsibilizazioa areagotzea.
- Landa eremuak gizarte osoarengan eragiten duenez honekiko eta bertako biztanlegoarekiko jarrera edo sentsibilizazioa areagotzen lortzea.
- Enpresa izaera txertatzea landa eremuan dauden ekimen edo jarduerei.
- Landa eremuko jarduera eta ekimenak beste zonaldeetakoek adina posibilitate izan dezaten lortzea.
- Innobazio edo berrikuntza alor guztietan eta baita lehen sektorean eman daitekeela gizarteratzea.
Sariak sei atal hauetan emango dira:
- Nekazaritza jardueraren sustapena.
- Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena.
- Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea.
- Landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea.
- Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena.
- Sari irekia, BOZKA bidez egingo dena.
Informazio gehiago URKOME SARIEN 5. EDIZIOAren PDF honetan.