Organikoaren eta errefusaren edukiontziek udan ere irekita segitzea erabaki du Urola Kostako Udal Elkarteak; alegia, ez da txartelik beharko irekitzeko. Lourdes Salsamendi Udal Elkarteko presidenteak adierazi du ezin garela lasaitu COVID-19aren aurrean eta eutsi egin behar diegula segurtasun-neurriei: «Hori dela eta, errefusaren eta organikoaren edukiontziak irekita egongo dira udan ere, herritarrei hondakinak gaika botatzea errazteko».
Udal Elkarteak dei egiten die herritarrei edukiontziak behar bezala erabiltzeko, hondakin bakoitza behar bezala sailkatuz: «Hondakinak behar den bezala sailkatzen jarraitu behar dugu: frakzioak bereizita, bakoitza dagokion edukiontzian. Erabat debekatuta dago poltsak edukiontzien kanpoan uztea. Hondakin-guneak maiz ari gara desinfektatzen» nabarmendu du presidenteak.
Traste zaharren bilketa, beti bezala
Bolumen handiko altzariak kalera ateratzeko eguna betikoa izango da: Orion astearte iluntzean atera behar dira, 20:00etatik 22:00etara.
Bestalde, Aia-Orioko garbigunea zabalik izango da ordutegi honetan:
- UZTAILEAN: astelehenetik ostiralera: 08:30 – 13:30 / 16:30 – 18:30. Larunbatean: 10:00-12:30
- ABUZTUAN: astelehenetik ostiralera 08:30 -13:30; larunbatetan 10:00 – 12:30