Udalbatzarrak saharar herriaren aldeko mozioa onartu du

Sahararrek otsailaren 27an ospatzen dute, urtero, Saharar Errepublika aldarrikatu zuteneko urteurrena eta egun hori, nolabait, beren independentziaren aldeko eguna bilakatu da. Datorren otsailaren 27an, astelehenarekin, ekitaldi ireki bat izango da goizean, 08:30ean, Orioko udaletxean, [...] Irakurri

Udaltzaingoaren oharra

"Arraun eguna" Oriako 18. traineru jaitsiera Larunbatean, otsailak 25a, Arraun Eguna festa izango da Orioko kale eta tabernetan, Orio Arraunketa Elkarteak eta Udalak antolatuta. Horretarako, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, otsailaren 25eko 08:00etatik [...] Irakurri

Astelehena da azken eguna idazkera lantzeko ikastaroan izena emateko

Udaleko Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Festetako batzordeak antolatutako idazkera lantzeko ikastaroan izena emateko epea datorren astelehenean bukatuko da, otsailaren 27an. Hauek dira ikastaroaren ezaugarriak: NON Orioko kultur etxean. NOIZ Martxotik ekainera. Astelehen edo astearte [...] Irakurri

Pintxo zirkuitua egingo da Arraun Egunean

Iazko Bisiguaren egunean egin zuten bezala, herriko tabernariek, Orioko Udalaren laguntzarekin, modu aktiboan parte hartu nahi dute otsailaren 25ean egingo den Arraun Egunean. Horretarako, datorren larunbateko arraun festa handirako pintxo zirkuitua antolatu dute, programaren [...] Irakurri

Udaltzaingoaren Oharra

"Arraun eguna" 18 Descenso de Traineras del Oria "Arraun eguna" Festa. Con motivo de la celebraci Irakurri

Arraun festa handia ospatuko da larunbatean

Arraun elkarteak eta Udalak antolatuta, Arraun Eguna izango da larunbatean, otsailak 25. Egun horretan egingo da Oria ibaiko 18. jaitsiera eta BabyAuto bandera jokatuko da. Kirol ekitaldi hori aitzakia hartuta, egun osoko festa izango [...] Irakurri

Maria Maestra haurreskolak hitzaldia antolatu du astearterako

Datorren asteartean, otsailak 21, hitzaldia izango da kultur etxean, Maria Maestra haurreskolako guraso elkarteak antolatuta. Hitzaldia 17:30ean hasiko da eta gaia hau izango da: Nola lagundu haurraren adimen emozionala. Hizlaria Nerea Mendizabal izango da [...] Irakurri

PINTXO TXIKITEOA egingo da ostegunero Aste Santura bitartean

Aurten ere PINTXO TXIKITEOA egingo da Orion, ostegunetan, otsailaren 23an hasi eta Ostegun Santura arte. Iaz bezala, Orioko tabernariak Udaleko ordezkariarekin elkartu eta ekimen hau martxan jartzea erabaki dute. Orioko Udalak txalotu eta eskertu [...] Irakurri