Muntoko kirol-gune berria inauguratzeko ekitaldiak

Udaleko Kirol Zerbitzuak hainbat ekitaldi antolatu ditu asteburu honetan, maiatzak 7 eta 8, Muntoko kirol-gune berriaren inaugurazio gisa. Paddle eta squash txapelketekin batera, bateo proba bat antolatu du eta, bestalde, tenis ikastaroak ere bai. [...] Irakurri

Hiri-baratzea eta autogestioa ikastaroa

Udaleko Ekonomia eta Enplegu batzordeak antolatuta, Hiri-baratzea eta autogestioa izeneko ikastaroa egingo da maiatzaren 17tik ekainaren 10era. Baratzea landu nahiko lukeen edozein oriotarrek dauka aukera ikastaroa egiteko. Astean lau eguneko ikastaroa izango da, arratsaldez, [...] Irakurri

“Mendi”ren BALEA eskultura ikusgai da Kultur Etxean

Antxon Mendizabal ?Mendi?k egindako eskultura ikusgai dago Orioko kultur etxearen atarian. ?Balea? izena hartzen duen erronka hau bi metro luze eta berrogei zentimetro zabal duen lan abstraktu bat da. Antxon Mendizabalek Balearen Egunerako prestatutako [...] Irakurri

Matrikula egiteko epea zabalik datorren astelehenean

Maiatzaren 2an zabalduko da epea haurra Maria Maestra Haurreskolan matrikulatzeko. Matrikula epea maiatzaren 2tik 13ra bitartean egongo da zabalik, eta haurreskolan aurtengo irailean edo urrian hastekotan diren haurrek izango dute izena emateko aukera. Izena [...] Irakurri

Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa

Maiatzaren 22ko hauteskunde-mahaietan zein izango diren erabakitzeko, zozketa egingo du Udalak. Hori dela eta, honako oharra kaleratu du: Ohar honen bitartez, honako hau jakinarazten zaie interesatu guztiei: 2011ko maiatzaren 22an, igandearekin, egingo diren udaletarako [...] Irakurri

Kanpinari buruzko azterketa aurkeztuko da ostegunean udaletxean

Aurkezpena 18:00etan izango da, udalbatzarraren aretoan eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat. Azterketa Gazte Faktoria Berritzeguneak egin du, Orioko Udalarekin elkarlanean eta herriko hainbat eragileren laguntzarekin. Azterketaren izenburua, osorik, honako hau da: Orioko [...] Irakurri

Poesia emanaldia izango da ostegunean kultur etxean

Korrika Kulturalaren barruan eta Orioko Udalak antolatuta, poesia emanaldia eskainiko du Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak kultur etxean. Emanaldia ostegunean izango da, apirilak 14, 19:00etan hasita. Miren Agur Meabe idazleak iaz argitaratu zuen Bitsa [...] Irakurri

Balearen Egunean danborradan parte hartzeko deialdia

Udalak Orioko elkarte gastronomiko denei deialdia luzatzen die maiatzaren 14eko tanborradan parte hartu dezaten. Balearen Egunean Orioko Balea elkarteak hartuko du tanborradaren zuzendaritza. Herriko elkarte gastronomikoetako kideek parte hartu nahi izanez gero Kultur Etxean [...] Irakurri