2010eko Udarako Zerbitzuak martxan

Ekainaren 1ean Udarako Zerbitzuak martxan. Ekainaren 1an eman zaio hasiera udako denboraldiari TAO eta Hondartzako zerbitzu guztiak martxan jarriz. Herritarrei gogoratu TAO binetak Udaletxean astelehenetik ostiralera goizeko 08:00etatik 14:30etara bitartean jaso daitezkeela. Irakurri

Mexikori buruzko solasaldia izango da astelehenean

Solasaldia astelehen honetan izango da, maiatzaren 31n. Kultur Aniztasunaren Astearen barruan antolatu du Udalak eta kultur etxean izango da, 19:00etan hasita. Ekitaldia irekia da bertaratu nahi duten guztientzat, eta aukera ezin hobea da Mexikori [...] Irakurri

Larunbatean ospatuko da Kultur Aniztasunaren Jaia

Datorren larunbatean, maiatzak 29, Kultur Aniztasunaren Jaia antolatu du Udaleko Euskara batzordeak. Egun osoko jaia izango da, 12:00etan hasi eta gauerdi aldera bukatuko dena. Herriko Plazan zazpi gune jarriko dira (Senegal, Brasil, Ekuador, Maroko, [...] Irakurri

San Pedro festetarako tanborradan parte hartzeko deialdia

San Pedro festetarako tanborradan parte hartu nahi duenak izena eman dezala Kultur Etxean. Izan ere, datorren asteartean, ekainaren 1ean izango da lehenengo ensaioa arratsaldeko 20:00etan Ikastolako Pergolan. Aurten txunipazo egunean tanborrada osatuko duen taldeak [...] Irakurri

Ostiraleko futbol partida, arratsaldeko zazpietan Mendibeltzen

Ostiral arratsaldeko zazpietan hasita, futbol partida mundiala jokatuko da Orioko Mendibeltz futbol zelaian. Alde batean Senegaleko oriotarrek jokatuko dute, eta bestean munduko gainontzeko tokietako oriotarrek. Hauek dira azken asteotan serio entrenatuta partida jokatzeko prest [...] Irakurri

Perkusio afrikarreko tailerra izango da larunbatean

Perkusio afrikarreko erritmoak ikasi nahi dituenak aukera izango du larunbateko Kultur Aniztasunaren Jaiaren programaren barruan. Saioa 13:15ean izango da, Herriko Plazan. Tailer horretan parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik eman behar dute izena Udaleko [...] Irakurri

Boliviari buruzko solasaldia izango da asteazkenean

Solasaldia asteazken honetan izango da, maiatzaren 26an. Kultur Aniztasunaren Astearen barruan antolatu du Udalak eta kultur etxean izango da, 19:00etan hasita. Ekitaldia irekia da bertaratu nahi duten guztientzat, eta aukera ezin hobea da Boliviari [...] Irakurri