Herrio taldeak irteera antolatu du Izadi parke ekologikora

Orioko Herrio natur taldeak irteera egingo du datorren maiatzaren 9an, larunbatarekin, Angeluko parke ekologikora (Lapurdi). Irteera Maiatza Naturan ekimenaren barruan antolatu du Herrio taldeak. Goiz buelta izango da; goizeko bederatzietan aterako dira Herriko Plazatik [...] Irakurri

Haurreskolan matrikulatzeko epea maiatzaren 4an zabalduko da

Datorren ikasturterako haurra Maria Maestra haurreskolan matrikulatu nahi dutenek maiatzaren 4tik 15era bitarteko epea izango dute. Irailean hasiko da Maria Maestra haurreskolako ikasturte berria eta haurra bertan matrikulatu nahi dutenek orain eman behar dute [...] Irakurri

Hitzaldia antolatu du Maria Maestra haurreskolak gurasoentzat

Orioko Maria Maestra haurreskolak hitzaldia antolatu du haurren gurasoentzat. Hitzaldia datorren ostegunean izango da, apirilaren 30ean, eta 18:30ean hasiko da. Hitzaldia haurreskolako lokaletan bertan izango da. Gaia honako hau da: Anai-arreben arteko liskarrak. Haurreskolak [...] Irakurri

Kultur aniztasunaren astea antolatzeko bilera

Udaleko Euskara batzordeak kultur aniztasunaren astea antolatzeko asmoa dauka eta, egitasmo hori gauzatzeko, bilera irekia deitu du, parte hartu nahi duten guztien ekarpenak jasotzeko. Bilera datorren apirilaren 29an egingo da, asteazkenarekin, udaletxeko teilatu azpiko [...] Irakurri

MERKATARI ETA OSTALARIEKIN BILERA

Asteazken arratsaldean, apirilk 29, 15:00etan Orioko Udaleko Batzar Aretoan ospatuko da. Orioko Merkataritza, Aisia eta Turismoa Suspertzeko Marketing Plana aztertzeko hileko azkenengo asteazkenean egiten den ohiko bilera izango da. Irakurri

Larunbateko Orion Jai! festa aurkeztu da

Datorren larunbatean, egun osoan zehar Orion Jai! festaz gozatzeko aukera izango dugu. Gaur goizean Jon Redondo alkateak, Josetxo Etxeberria Gipuzkoako Arraun Federazioko presidente ohiak eta Igon Lertxundi, Orioko Arraun Elkarteko presidenteak prentsaurrekoa eskaini dute [...] Irakurri

MERKATARI ETA OSTALARIEKIN BILERA

Bihar arratsaldean, apirilak 22, 15:00etan Orioko Udaleko Batzar Aretoan ospatuko den bilerara herriko merkatari eta ostalari guztiak gonbidatzen dira. Biharko bileran gai bakarra jorratuko da: 2009ko Merkagune diru-laguntza eskaera. Irakurri

Europear Parlamenturako Hauteskundeak

Hautresle-errolda ikusgai Honen bitartez, honako hau jakinarazten zaie interesatu guztiei: 2009ko ekainaren 7an, igandean, egingo diren Europear Parlamenturako Hauteskundeak direla medio, indarrean dagoen hautesle-zerrenda udalerrian bizi diren hautesleak (CER) nahiz atzerrian bizi eta udalerri [...] Irakurri