Udalbatzarraren ohiko bilkura izango da uztailaren 28an

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du uztailaren 28an, asteartearekin.

Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.

Hauek dira aztertuko diren gaiak:

  1. Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2008ko abenduaren 23ko eta 2009ko urtarrilaren 21eko ezohiko bilkuren akten zirriborroak.
  2. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioen bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren eta programazio- bideragarritasunaren azterketari.
  3. Onartzea, egoki bada, Baldintza Administratibo Partikularren Orria, Orion Arraunketa eta Piraguismoko Teknifikazio Zentroaren Proiektua exekutatzeko obrak kontratatzeko, proiektu teknikoaren arabera, prozedura irekiz, ohiko tramitazioz eta lehiaketa bidez adjudikatuta.
  4. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerriko lur ez urbanizagarrian dauden ?Sakabanatuen? izendapen berriei.
  5. Eskariak eta galderak.