Orioko etxebizitza-merkatua eremu tentsionatu izendatzeko eskaera onartu du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du Orioko Udalak aurkeztutako eskaera, eta Orioko etxebizitza-merkatua tentsio handiko eremu izendatzeko administrazio-prozedurari hasiera eman dio. Ebazpena gaur, uztailaren 16an, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta 20 eguneko epea ireki da alegazioak aurkezteko.

Epea amaitutakoan, eta alegazioak aztertu ondoren, behin betiko erabakia hartuko du Jaurlaritzak, eta izendapena indarrean sartzen denean, Etxebizitzarako Eskubidearen Legeak aurreikusitako neurriak aplikatu ahal izango dira Orion. Neurri horien helburua da etxebizitza eskuratzeko zailtasunei aurre egitea eta alokairu-merkatuko prezioen igoera mugatzea. 

Estatuko araudiak hiru urteko indarraldia aurreikusten du mota horretako izendapenetarako.

Prozesua

Orioko Udalak 2026ko otsailean eskatu zion Eusko Jaurlaritzari herria etxebizitza-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko prozedura abiatzea, udalerriko etxebizitzaren egoerari buruzko diagnostikoa, justifikazio-memoria eta ekintza-plana aurkeztuta. Dokumentazioa eskuragarri dago, baita ere, Guk Oriori atariko ‘Herri-eredua’ erronkaren baitako Etxebizitzak atalean.