Kultur etxearen atzeko igogailua zigilatu eta garbituko dute egunotan

Argazkia: Orio GUKA

Kultur etxearen atzeko igogailuan ura sartzen da euri asko egiten duen egunetan, eta Udalak zigilatu egingo du, inpermeabilizatzeko. Urtarrilean ainguratze-puntuak jarri zituzten, lanak segurtasunez egiteko, eta, orain, zigilatu eta garbitu egingo dute.

Gaur, maiatzaren 7an, prestatuko dute ingurua, eta bihar egingo dituzte esandako konponketak eta garbiketa. Lanek irauten duten bitartean igogailua martxan egongo da, baina baliteke une jakinetan erabili ezin izatea. Barkatu eragozpenak.