Zabalik da eginkizun askotarako langilea aldi baterako kontratatzeko hautaketa-prozesua, Lanbideren bidez

Orioko Udala eginkizun askotarako langile baten bila dabil. Kontratazio epea uztailaren 31 artekoa izango da, lanaldi osoan. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek maiatzaren 8ra arte izango dute aukera izena emateko.

Eskaintzaren kodea 162026004452  da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

Hauek dira hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak.