Irekita

Orokorra

Lan eskaintzak

Irakasle (kantua eta osagarriak)

Irakasle (flauta eta osagarriak)

Irakaslea (eskusoinua eta osagarriak)

Irakasle (biolontxeloa eta osagarriak)

Irakasle (perkusioa eta osagarriak)

Irakasle ( biolina eta osagarriak)

Irakasle (gitarra klasikoa eta osagarriak)

Irakasle (dantza eta osagarriak)

Irakasle (tronpeta eta osagarriak)

Irakasle (klarinetea eta osagarriak)

Irakasle Zuzendaria (Musika-eskola)

Irakasle (pianoa eta osagarriak)

Irakasle (gitarra elektrikoa eta osagarriak)

Irakasle (trikitixa, pandero eta osagarriak)

Administrazio Orokorreko Teknikaria

Administraria

Ekonomia Teknikaria

Administrari Laguntzailea

Eginkizun anitzetako ofiziala

Udaltzaingoko agente

Mantentze Arduraduna

Harreragile arduraduna

Harreragilea (Turismo)

Harreragilea (Kanpina)

Garbitzailea

Eginkizun anitzetarako langile-guarda

Itxiera data: 2022/01/01

Turismo bulegorako harreragile bat kontratatzeko prozesua Lanbide bidez jarri da martxan.

Itxiera data: 2022/01/01

Txu-txu tren turistikoaren bi gidari kontratatzeko prozesua Lanbide bidez jarri da martxan.

Itxiera data: 2021/03/28

Udalak zazpi lanpostutarako lan-poltsak eratu nahi ditu, izan ditzakeen langile-premiak denboraldi batez estaltzeko, eta deialdia egin du, interesatuek parte hartzeko eskaerak aurkeztu ditzaten.

Deskargatu hemen Udalak eratuko dituen lan-poltsen deialdiak, PDF formatuan:

ESKAERAK AURKEZTEKO

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. [Post scriptum: iragarkiak 2021eko martxoaren 12an argitaratu dira GAOn eta, beraz, eskaerak aurkezteko epea martxoaren 29an bukatuko da, astelehenarekin]

Deialdian parte hartu nahi dutenek eskaera-orri hau bete eta aurkeztu behar dute udal-bulegoetan:

Itxiera data: 2020/06/05

Deitutako lanpostuak

  • Kabinen garbitzailea (bi lanpostu)
  • Kanpineko garbitzailea (hiru lanpostu)
  • Udaltzain laguntzailea (hiru lanpostu)
  • Txu-Txu trenaren gidaria (bi lanpostu) Lanpostu hau ez da, azkenean, aterako, Udalak erabaki duelako aurten Txu-txu trena ez dela ibiliko.
  • Kanpineko mantentze-lanak eta zaindaria (lan-poltsa)
  • Turismo bulegorako harreragilea (lanpostu bat)

Eskabideak aurkezteko tokia eta epea

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

Eskabideak martxoaren 9tik martxoaren 27ra bitarte aurkeztu behar dira, biak barne.

Ohar garrantzizkoa: Espainiako Gobernuak dekretatutako alarma-egoera dela-eta, eskabideak aurkezteko epea indargabetu egin zen aldi batez. Orain epea zabalik dago berriro ekainaren 5a arte. Udalak argitaratutako OHARRA.

Azterketa-eguna

Aukeraketa-probak ekainaren 10ean izango dira, asteazkenarekin, Orioko kultur etxean, 9:00etan hasita. Lanpostu hauetarako izena eman dutenek azaldu behar dute probetara: garbitzaileak, mantenimenduko langileak eta udaltzainak.

Turismo-bulegoko harreran lan egiteko izena eman dutenek ez dute asteazkenean azaldu behar. Udalak deituko die zuzenean, proba egiteko eguna jartzeko.

Horrez gain, euskara-proba egin behar dutenek ere azaldu behar dute asteazkenean kultur etxera. Euskara-proba egitetik salbuetsita daude eskaerarekin batera euskara-agiria aurkeztu zutenek eta azken hiru urteotan udako lanpostuetarako izena eman dutenek (azken kasu horretan euskara-proba dagoeneko eginda daukatelako eta nota gordeko zaielako).

Oinarriak

Lanpostuen oinarriak hemen deskargatu daitezke (gogoan izan txu-txu trenaren gidari lanpostua bertan behera geratu dela, txu-txu trena ez delako ibiliko aurtengo udan):

Udako lanpostuen oinarriak 2020 / Bases de los puestos de trabajo de verano 2020 (PDF)

Oharra

Udaltzain-laguntzailerako proba gainditzeko, lagungarri izango da honako eduki hauek ikastea:

Itxiera data: 2019/05/08

DEITUTAKO LANPOSTUAK

  • Kabinen garbitzailea (bi lanpostu)
  • Kanpineko komunen garbitzailea (lau lanpostu)
  • Udaltzain laguntzailea (lau lanpostu)
  • Txu-Txu trenaren gidaria (lanpostu bat)
  • Kanpineko zaindaria (lanpostu bat)
  • Turismo bulegorako harreragilea (lanpostu bat)

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

Eskabideak apirilaren 11tik maiatzaren 8ra bitarte aurkeztu behar dira, biak barne.

AZTERKETA-EGUNAK

Lanpostuetarako probak maiatzaren 11n egingo dira, larunbatarekin, 09:00etanOrioko kultur etxean.

Komuneko garbitzaileen proba praktikoa maiatzaren 18an izango da, aurrez adieraziko den tokian eta orduan.

OINARRIAK

Lanpostuen oinarriak hemen deskargatu daitezke:

Itxiera data: 2017/10/17

ORIOKO UDALEKO FUN­TZIONARIOEN PLANTILLAN ­HUTSIK DAGOEN UDAL KANPINEKO ZUZENDARIAREN PLAZA JABE­TZAN HORNI­TZEKO DEIALDI PUBLIKOA.

Azterketa egunak

Azterketen emaitzak

Deialdiaren helburua

Deialdi honen xedea hau da: lehiaketa-oposizio sistema bidez Udal honetako fun­tzionarioen plantillan ­hutsik dagoen udal kanpineko zuzendariaren plaza bat jabe­tzan horni­tzea.
Plaza hori Administrazio Bereziko Eskalan, Zerbitzu Berezietako Azpieskalan, Eginkizun Bereziak motan eta A1/A2 Sailkapen Taldean kokatuta dago.
Lanpostuaren izaera eta uneko behar bereziak kontuan izanik zehaztuko du Udalak urtean urteko lan-jardunaldia.
Hautaketa prozesua gaindi­tzen duten izangaiek lan pol­tsa bat osatuko dute, lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Lan pol­tsa hori Orioko Udalean lanpostu berdin edo antze­koetan sor­tzen diren aldi baterako beharrak estal­tzeko erabiliko da. Lan poltsa horren iraupena lau urtekoa izango da, plaza betetzen den egunetik kontatzen hasita.

Itxiera data: 2017/09/25

Lehenengo ariketa (teorikoa, nahitaezkoa eta baztertzailea), 2018ko otsailaren 21ean (asteazkena), 10:00etan, Orioko Katea eraikinean izango da, Arrantzale kalea 67

Deialdi honen xedea hau da: Udal honetako fun­tzionarioen plantillan sortuko den garbitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa libre bidez hornitzea. Plaza hori Administrazio Bereziko Eskalan, Zerbitzu Berezietako Azpieskalan, Ofizioetako langileen Mota eta E eta lanbide-taldea Sailkapen Taldean kokatuta dago. Lanaldi erregimena %72,5ekoa izango da. Hautaketa prozesua gaindi­tzen duten izangaiek lan pol­tsa bat osatuko dute, lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Lan pol­tsa hori Orioko Udalean lanpostu berdin edo antze­koetan sor­tzen diren aldi baterako beharrak estal­tzeko erabiliko da.

Itxiera data: 2017/09/21

Orioko Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun Politikako Departamentuko maila ertaineko teknikariaren plaza jabetzan hornitzeko deialdi publikoa.

Deialdi honen xedea hau da: lehiaketa-oposizio sistema bidez Udal honetako fun­tzionarioen plantillan ­hutsik dagoen Gizarte Zerbi­tzuetako eta Berdintasun Politikako Departamentuko maila ertaineko teknikariaren plaza bat jabe­tzan horni­tzea.

Plaza hori Administrazio Bereziko Eskalan, Azpieskala Teknikoan, Goi/Erdi mailako Teknikarien klasean eta A1/A2 Sailkapen Taldean kokatuta dago.

Lanpostuaren izaera eta uneko behar bereziak kontuan izanik zehaztuko du Udalak urtean urteko lan-jardunaldia.

Hautaketa prozesua gaindi­tzen duten izangaiek lan pol­tsa bat osatuko dute, lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Lan pol­tsa hori Orioko Udalean lanpostu berdin edo antze­koetan sor­tzen diren aldi baterako beharrak estal­tzeko erabiliko da. Lan poltsa horren iraupena lau urtekoa izango da, plaza betetzen den egunetik kontatzen hasita.

Itxiera data: 2017/09/20

Orioko Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Departamenduko maila ertaineko teknikariaren plaza jabetzan hornitzeko deialdi publikoa. 

Deialdi honen xedea hau da: lehiaketa-oposizio sistema bidez Udal honetako fun­tzionarioen plantillan ­hutsik dagoen Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza bat jabe­tzan horni­tzea.

Plaza hori Administrazio Bereziko Eskalan, Zerbitzu Berezietako Azpieskalan, Eginkizun Bereziak motan eta A1/A2 Sailkapen Taldean kokatuta dago.

Lanpostuaren izaera eta uneko behar bereziak kontuan izanik zehaztuko du Udalak urtean urteko lan-jardunaldia.

Hautaketa prozesua gaindi­tzen duten izangaiek lan pol­tsa bat osatuko dute, lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Lan pol­tsa hori Orioko Udalean lanpostu berdin edo antze­koetan sor­tzen diren aldi baterako beharrak estal­tzeko erabiliko da. Lan poltsa horren iraupena lau urtekoa izango da, plaza betetzen den egunetik kontatzen hasita.